2007 Otsaila hilabeteko artxiboa

Gipuzkoako Txapelketa Zarautzen!

Otsaila 28, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Larunbat honetan Zarautzen Judoko Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da, kadete, infantil eta sub23 mailetan. Judo Klub Lizardik harrobi ezin hobea duenez, kadete eta infantil mailan zarauztar kirolari paregabe askok hartuko dute parte txapelketan. Gaztetxoek goizetik eguerdira eskainiko digute ikuskizun ederra. Arratsaldean berriz sub 23 kategoriakoek hartuko dute parte eta hemen junior asko lehiatuko dira lehen aldiz maila honetan askoz zaharragoak izango diren aurkarien aurka. Horien artean Euskadi eta Gipuzkoako txapelketan, junior mailan(18 urte arte), hain emaitza on lortu dituzten Josu, Iñaki, Urko, Oier… egongo dira. Judo Klub Lizardiko partaide guztiei zorte on!

Sektorean Arrakasta itzela!

Otsaila 28, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Igande honetan ospatu da Zaragozan Espainiako Sektore txapelketa eta dakizuenez Judo Klub Lizarditik Iñaki Aizpuruk eta Josu Egigurenek hartu zuten parte. Intentsitate handiarekin borrokatu zuten biek eta emozioz betetako randoni(kombate) batzuen ostean Iñakik urrezko domina lortu zuen eta Josuk zilarra. Benetan lehiaketa ikusgarria burutu dute biek eta oso pozik itzuli dira Zarautzera. Bi judoka hauek Euskadiko txapelketan lortu zuten Sektorera joateko txartela, Iñakik urrezko domina lortu baitzuen -100 kg. kategorian eta Josuk  +100kg.-tan. ere.Orain, Espainiako txapelketarako gogor prestatzen hasiko dira.

Bestalde, euskadin 3. gelditu ziren Urko Arangurenek eta Oier Meesek ez zuten parte hartzeko aukerarik eduki, azkenean euskadiko finalistak bakarrik eraman baitzituzten (federaziokoek)sektorean lehiatzera.

Sesión de judo en GETARIA.

Otsaila 24, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Gure judokak

A primera hora de la tarde los cadetes, y más tarde los benjamines, participaban en las sesiones que el club organizó el día 24 en el polideportivo de GETARIA.

Getaria Judoz jantziko da/Getaria se viste de Judo

Otsaila 22, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Larunbat arrastian, Getariako polikiroldegian, izugarrizko judo jornada antolatu da. Tartean tartean, txikitxoenen entrenamendu zein exibizioak egingo dira. Hala eta guztiz ere, Junior mailan ari diren Judoka zarauztarrak ere han izango ditugu eta entrenamendu sakon bat burutuko dute.

Ikustekoa izango dela espero dugu.

El sábado a la tarde, en el polideportivo de Getaria van a dar lugar diferentes entrenamientos que llenarán el pueblo de Judokas. Por un lado, tendremos a los más pequeños que harán diversos entrenamientos y exhibiciones delante de los padres. Por otro, los judokas Junior, estarán allí para preparar el sector que les espera el domingo.

Esperamos que culminen una jornada vistosa.

JUNIOR MAILAN EZIN HOBE// BUENA ACTUACIÓN EN LA CATEGORÍA JUNIOR

Otsaila 6, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Ikaragarrizko lana burutu dute gure judokek, junior mailako Euskadiko Txapelketan. Josu Egigurenek, Inaki Aizpuruk, Urko Arangurenek eta Oier Meesek domina lortu zuten, egindako lan handiaren fruitu. ZORIONAK!

Nuestros judokas, han culminado una excelente actuación en el campeonato de Euskadi junior. Josu Egiguren, Inaki Aizpuru, Urko Aranguren y Oier Mees han sido los judokas premiados con una medalla. QUE LO DISFRUTÉIS!!

Emaitzak:

81 kg Oier Mees Brontzezko domina

-100 kg Inaki Aizpuru Urrezko domina

100 kg Josu Egiguren Urrezko domina

100 kg Urko Aranguren Brontzezko domina

Josu Egiguren, Urko Aranguren, Inaki Aizpuru eta Oier MeesGure Dominadunak, garaipenak ospatzenGure Judokak & Alvaro

Igandean Junior mailako Euskadiko Judo Txapelketa// El Domingo Campeonato Junior de Euskadi en Rentería

Otsaila 1, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Oier Mees, Josu, Iñaki eta Alvaro

Igandean izango da Errenteriako polikiroldegian Euskadiko Junior Txapelketa. Nola ez, Judo Klub Lizardiko zenbait judoka han izango ditugu, sektorerako plaza baten bila. 100kg-tik gora Josu Egiguren eta Urko Aranguren izango dira; gazteak izan arren sorpresa ematea posible ikusten dute. 100kg-tik beherakoan, Iñaki Aizpuru izango dugu eta emaitza onak espero dira berarengandik, izan ere aurreragoko kategoriatan Espainiako txapelketara iritsi izan da. Eta 66Kg-tik beherakoan Oier Aranzabal sartu da. Nahiz eta aste osoa gaixorik igaro duen, azken urtea du Junior kategorian eta aukera hau ezin du pasatzen laga. Beraz emaitza honen bila joango da hau ere. Ezin ahaztu ere, Oier Mees joango dela, Eneko Aranbururen ordez 81kg azpiko kategorian.

Txapelketa Errenteriako Polikiroldegian izango da arratsaldeko 16:00etan. Pesagea aldiz, orduerdi lehenago. Ikustera Joatera animatzen zaituztegu!

El Domingo, a las 16:00 en punto empezará el campeonato Junior de Judo de Rentería. De nuestro club acudirán Josu Egiguren, Urko Aranguren, Iñaki Aizpuru y Oier Aranzabal. Es de buen seguro que alguien de los citados, sino todos, conseguirán buenos resultados.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5