Gipuzkoako txapelketa, sasoi onean// Campeonato de Gipuzkoa, en buena forma

ZORTEAK EZ ZIGUN LAGUNDU

Andoainen ospatutako Gipuzkoako txapelketan ez genuen zorte handirik izan, baina hala ere, emaitza azpimarragarriak lortu genituen. Ez genuen zorte ona eduki, lehenik, gure judoka garrantzitsu batek, Oier Mees-ek, ez zuelako pisua eman eta txapelketatik kanpo geratu zelako. Bigarrenik, 66kg azpiko kategorian , Oier Aranzabali, norgehiagokako epaileek Hansoku make polemiko bat (zigorrik handiena) eman zioten eta kanporatua izan zen. Azken hilabeteetako lanak ez diote ezertarako balio izan. Hirugarrenik, gure alebinak semifinaletan kanporatuak izan zirelako, txapelketa bikain baten ondoren.

Urko, Josu, Eneko eta Iñaki Txapeldunak

Alde onak ere eduki zituen txapelketak. Urko Aranguren eta Josu Egigurenek zilarrezko eta urrezko domina lortu zuten, 100kg gorako kategorian. Bestetik, azpimarragarria izan zen Iñaki Aizpururen lana 100kg beherako kategorian eta Eneko Aranburu Getariarrarena 81kg azpikoan, izan ere, lehenengoak zilarrezko domina lortu zuen eta bigarrenak brontzezkoa. Aipatutako hauek larunbatean Euskadiko Junior txapelketan parte hartuko dute.

ALEBINEN LAN POLITA

Lehen esan bezala, bai Salbatore Mitxelena Ikastolakoek, bai Orokietakoek lan bikaina egin zuten Alebin mailan, nahiz eta gero ezin izan zuten dominarik lortu. Ez zen hori gertatu Judo Klub Lizardi taldearekin, zeren eta hauek semifinaletara iritsi ziren eta galdu arren, brontzezko dominak eta kopa eder bat eraman zituzten Judo Klub Lizardiko palmaresa handituz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, lagundu zuten guraso guztiei//Argazkiak deskargatzeko eskubiko botoiaz sakatu eta “Guardar destino como…” eman. Eta hobe ikusteko klikatu argazkian. Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.

.Brontzezko dominekin

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5