2007 Urtarrila hilabeteko artxiboa

Gipuzkoako txapelketa, sasoi onean// Campeonato de Gipuzkoa, en buena forma

Urtarrila 27, 2007 | Egilea: judoklublizardi

ZORTEAK EZ ZIGUN LAGUNDU

Andoainen ospatutako Gipuzkoako txapelketan ez genuen zorte handirik izan, baina hala ere, emaitza azpimarragarriak lortu genituen. Ez genuen zorte ona eduki, lehenik, gure judoka garrantzitsu batek, Oier Mees-ek, ez zuelako pisua eman eta txapelketatik kanpo geratu zelako. Bigarrenik, 66kg azpiko kategorian , Oier Aranzabali, norgehiagokako epaileek Hansoku make polemiko bat (zigorrik handiena) eman zioten eta kanporatua izan zen. Azken hilabeteetako lanak ez diote ezertarako balio izan. Hirugarrenik, gure alebinak semifinaletan kanporatuak izan zirelako, txapelketa bikain baten ondoren.

Urko, Josu, Eneko eta Iñaki Txapeldunak

Alde onak ere eduki zituen txapelketak. Urko Aranguren eta Josu Egigurenek zilarrezko eta urrezko domina lortu zuten, 100kg gorako kategorian. Bestetik, azpimarragarria izan zen Iñaki Aizpururen lana 100kg beherako kategorian eta Eneko Aranburu Getariarrarena 81kg azpikoan, izan ere, lehenengoak zilarrezko domina lortu zuen eta bigarrenak brontzezkoa. Aipatutako hauek larunbatean Euskadiko Junior txapelketan parte hartuko dute.

ALEBINEN LAN POLITA

Lehen esan bezala, bai Salbatore Mitxelena Ikastolakoek, bai Orokietakoek lan bikaina egin zuten Alebin mailan, nahiz eta gero ezin izan zuten dominarik lortu. Ez zen hori gertatu Judo Klub Lizardi taldearekin, zeren eta hauek semifinaletara iritsi ziren eta galdu arren, brontzezko dominak eta kopa eder bat eraman zituzten Judo Klub Lizardiko palmaresa handituz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, lagundu zuten guraso guztiei//Argazkiak deskargatzeko eskubiko botoiaz sakatu eta “Guardar destino como…” eman. Eta hobe ikusteko klikatu argazkian. Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.

.Brontzezko dominekin

Gipuzkoako Junior Judo Txapelketa//Campeonato de Gipuzkoa Junior

Urtarrila 26, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Bihar izango da Junior mailako Gipuzkoako judo Txapelketa. Honako hauek parte hartuko dute gure klubetik//Mañana se celebrará el campeonato de judo Junior y estos son nuestros participantes:

Kategoria(Kg)

+100—–> Josu Egiguren, Urko Aranguren

-100——> Iñaki Aizpuru

-81——–> Eneko Aranburu

-73——->Oier Mees

-66——-> Oier Aranzabal

GOGORATZEN DIEGU 9:00ETAN HASTEN DELA PISAKETA ETA BERTAN EGON BEHARKO DUTELA ORDU HORRETARAKO. LES RECORDAMOS QUE EL PESAJE SERÁ A LAS 9:00 Y QUE DEBERÁN ESTAR PARA ESA HORA. Zozketak egin dira jada eta interneten daude parekaketak. Klikatu hemen ikusteko

ALEBINEK ERE TXAPELKETA IZANGO DUTE ONDOREN//LOS ALEVINES TAMBIÉN TENDRAN COMPETICIÓN DESPUÉS

Gure alebinek ere txapelketa izango dute. Hau, Junior mailakoek amaitzean izango da eta bertara ikustera animatzen zaituztegu. Zarauztik, lau talde joango dira, hala nola:

Salbatore Mitxelena, Orokieta, Mª Inmaculada eta Judo klub Lizardi.

Larunbatean ANDOAINEN, Gipuzkoako Junior Judo txapelketa//El Sábado, Campeonato de Gipuzkoa Junior en ANDOAIN

Urtarrila 22, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Asteburu honetan , Igandean(2007-01-28) hain zuzen ere; Andoainen, Gipuzkoako judo txapelketa jokatuko da, eta nola ez, Judo Klub Lizardik errepresentazio handia edukiko du.

Ikustera Joatera animatuko zaituztegu. Asteartean jarriko ditugu, Judoklub Lizardiren partetik joango diren Judoken izenak.

Este fin de semana se celebra en Andoain el campeonato Gipuzkoa Junior. Como todo los años, el Judo Klub Lizardi tendrá una nutrida representación.

Os animamos a ir y a animar a nuestros Judokas. El martes pondremos los nombres de los Judokas Zarauztarras que participarán.

kalendarioa-s.jpg

JUDO KLUB LIZARDIKO ARDURADUNAK

Modernizatzen goaz

Urtarrila 3, 2007 | Egilea: judoklublizardi

Ez dugu, interneten trena galdu nahi eta horretxegatik, Zarauzko judoaren web-orria egin dugu, Judo Klub Lizardiren web-orria. Bertan era ezberdineko edukiak agertuko dira; hala nola, klaseen ordutegiak, hauen azken orduko aldaketak, azken berriak, judoari buruzko informazioa, judokei elkarrizketak, konpetizioen ordutegiak eta abar…

Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta edozein duda, kexa edo lore, email honetara bidaltzea:

judoklublizardi@gmail.com

No queremos perdernos el tren de internet y por eso hemos creado la página web del judo en Zarautz, la web de Judo Klub Lizardi. Aquí podréis encontrar diversa información: horarios de clase, cambios de última hora, noticias, información sobre el Judo…

Esperamos que sea de vuestro agrado y cualquier duda que que tengáis la podéis mandar al siguiente email:

judoklublizardi@gmail.com


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5